Historia

EtiquetasEtiketak:  eskola judiziala, BJKN

Eskola Judizialaren oraingo etapa 1995garren urteko Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformarekin hasten da, zeinarengatik epaileen formazioaren gaia, lehenago Justizia Ministerioaren eremuak zeramana, BJKNri igotzen baitzaio. Hasierako formazioa Bartzelonako egoitzan egiten da lehenengo aldiz 48garren promozioarekin.  

Momentu honetatik aurrera promozio jarraituak epaileez bakarrik daude osatuta, zeren eta fiskalek bere formazio prozesua Justizia Ministerioaren antzinako egoitzan jarraitzen dute, Madrileko Hiri Unibertsitarioan kokatuta dagoena, Ikasketa Juridikoen Zentroaren (IJZ) izenpean, zeinetan baita ere formazioa ematen baitzaio idazkaritza judizialari, Estatuko abokatuari, eta gobernu eremutik kudeatutako izaera nazionaleko beste gorputz juridiko batzuei ere.  

XIXgarren mendetik aurrera herritarrei emandako zerbitzu on baten bermatasun bezala Eskola Judizial baten sorrera bere baitan hartzen zuten gobernu proiektu desberdinak izan ziren. 1836garren urteko irailak 22ko Dekretuak “magistratu eta epaileen Junta kalifikatzailea” sortu zuen, “organizazio judiziala prestatzeko, ez mugikortasunaren printzipioaren baitan egitea posible denerako”. Fernando de los Riosek, IIgarren Errepublikaren haurtzaroan justizia ministro, bere gobernu programan Ejren sorrera sartu zuen.

Eskola Judizialaren sorrera eraginkorra ez zen 1944garren urteko apirilak 26ko Legera arte izan. Bere lehenengo zuzendaria, 1947garren urtean, Plaza Navarro izan zen, “oposaketagatik sartzearen aurkako erreakzio zentzudun bat” bezala kalifikatu zuena. Hura sortu zuen arauaren arrazoien azalpenean “oposaketak mesedearen gehiegikeriak eusteko balio dezake, baina ez da aski frogatutako bertuteak eskatzen dituen funtzio baterako etorkizuneko titularren formazio oso bat bermatzeko “ adierazten da.

Bere konfigurazio primitiboan EJ Justizia Ministerioko organismo bat izan zen, fiskalekin elkar banatutako formazioan 47 epaile promozio (1947 eta 1996garren urteen artean) kudeatu zituena. 1997garren urtetik aurrera hasten da EJren ibilera BJKNren baitan, 48garren promozioarekin. Denbora tarte honetan EJko zuzendariak Jesús Corbal, Carlos Gómez Martínez, José Francisco Valls Gombau, Nuria Bassols eta Pascual Ortuño izan dira.