Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren egoitzak

Kontseiluak zazpi egoitza ditu gaur egun:

  • bi Madrilen, nagusia eta Trafalgar kalekoa, 27./29. zk.;
  • Eskola Judiziala, Bartzelonan;
  • José Maria Lidón Dokumentazio Judizialeko Zentroa, Donostian;
  • Profesor Manuel Broseta Pont Prestakuntza eta Ikasketa Juridiko-Ekonomikoen Zentroa, Valentzian;
  • Ingurumeneko Prestakuntzaren eta Ikasketen Foroa, Andaluzian, Sevillan, eta
  • Epaileen eta Magistratuen prestakuntza-jardueretarako zentroa, Arrecifeko Justizia Jauregian gaitua.


1.- Egoitza nagusia, Marqués de la Ensenada kalea, 8, Madril.

JABETZA: OGASUN ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO MINISTERIOAREN ESTATUKO ONDAREAREN ZUZENDARTZA NAGUSIA.

ESTATUKO ONDASUNAREN ZUZENDARITZA NAGUSIAK KONTSEILUARI UTZITA (MINHAP). MUGARIK GABE.

Azalera: 8.136,63 metro karratu.

Kontseiluaren egoitza 1990eko irailetik. Eraikina frantziar Errepublikak saldu zion Espainiako estatuari, eta bere ondasunen artean sartu zuen 1987an, Kontseiluaren egoitza izateko. Eraikina Estatuko Ondarearena da; hark lanak egin zituen eta ekipamenduko eta lehenengo instalazioko gastuak ordaindu zituen. Kontseiluak ordaintzen ditu eraikinaren eta instalazioen gastuen % 100, inauguratu zenetik, bere aurrekontuaren kargura.

2.- Egoitza Trafalgar kalean, 27./29. zk., Madril.

JABETZA: ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALA (TRAFALGAR, 27. zk.) ETA OGASUN ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO MINISTERIOAREN ESTATUKO ONDAREAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA (TRAFALGAR, 29.zk.).

TRAFALGAR 27. zk. ERABILERARAKO ETA LUPERKETARAKO LAGATA ETA TRAFALGAR 29. zk. UTZITA KONTSEILUARI.

TRAFALGAR 2. zk.: 20 URTE BERRIZTAGARRI; TRAFALGAR 29. zk.: MUGARIK GABE

Azalerak: 4.222,67 (Trafalgar 27. zk.) eta 3.423,00 (Trafalgar 29. zk.) metro karratu.

Kontseiluak 1997an hasi zituen Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren aurrean Madrilen egoitza berri bat izateko kudeaketak.

Uztailaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofiziala erakunde autonomoak eta Kontseiluak akta bat sinatu zuten. Dokumentu horretan, erakunde autonomoak baimentzen dio Kontseiluari Madrilgo Trafalgar kaleko 27. zenbakian dagoen higiezinaren zati baten erabilera eta luperketa (3.837 metro karratu; solairuak: hirugarren sotoa, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena eta seigarrena).

Halaber, 2001eko uztailaren 24an, Ogasun Ministerioak eta Kontseiluak uzte-akta bat sinatu zuten. Dokumentu horretan, Ogasun Ministerioak baimentzen dio Kontseiluari Madrilgo Trafalgar kaleko 29. zenbakian dagoen higiezinaren zati bat uztea (3.423 metro karratu; solairuak: hirugarren sotoa, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena eta seigarrena).

Lanak Ondareak egin zituen eta ekipamenduko eta lehenengo instalazioko gastuak Kontseiluak ordaindu zituen. Kontseiluak ordaintzen ditu eraikinaren eta instalazioen gastuen % 100, inauguratu zenetik, bere aurrekontuaren kargura.

2001eko abenduan, Estatuko Aldizkari Ofizialak, Estatistikako Institutu Nazionalak eta Kontseiluak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten eraikinaren zerbitzuak eta eremu komunak administratzeko. Beste hitzarmen bat sinatu zen 2002ko urrian, 1.209,22 metro karratu Ekonomia Ministerioaren esku jartzeko (772 metro karratu, Trafalgar 27. zenbakian, Estatuko Aldizkari Ofizialak baimenduta, eta 437,22 metro karratu, Trafalgar 29. zenbakian, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak utzita)

2006ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean Estatuko Aldizkari Ofiziala erakunde autonomoak 285,67 metro karratu Kontseiluari lagatzea, Trafalgar kaleko 27. zenbakiko higiezinaren bigarren solairukoak, hain zuzen.

Kontseiluak, Estatuko Aldizkari Ofizialak eta Estatistikako Institutu Nazionalak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zuten 2006an, azaleran eta gastuen partaidetza-koefizienteen banaketan aldaketak egiteagatik, Trafalgar kaleko 27./29. zenbakietako eraikinaren zerbitzuak eta eremu komunak administratzeko, zaintzeko eta erabiltzeko.

3.- Eskola Judizialaren egoitza, Bartzelona.

JABETZA: KATALUNIAKO GENERALITATA. GENERALITATAREN ONDAREAREN ZUZENDARITZA NAGUSIAK ESTATUKO ONDAREAREN ZUZENDARITZA NAGUSIARI (MINHAP) LAGATA ETA AZKEN HORREK KONTSEILUARI UTZITA.

30 URTE.

Vallvidrera bidean dago, 43./45. zenbakietan, eta 1997an eraiki zen. Azalera guztira: 10.822 metro karratu, eta eraikitako azalera: 7.510 metro karratu.

1995eko azaroan Kontseiluko osoko bilkurak adostu zuen Eskola Judizialaren egoitza Bartzelonan kokatzea, eta aurtengo abenduan Kontseiluko eta Auzitegi Goreneko presidenteak eta Kataluniako Generalitateko presidenteak protokolo bat sinatu zuten. Protokolo horren bidez, Generalitateak beharrezkoak ziren jarduerei ekin zien Vallvidrerako La Esperanza finka birmoldatzeko, Bartzelonako udalerrian, Eskola Judizialak erabiltze aldera.

1995eko abenduaren 28an Generalitateko gobernuak adostu zuen arestian aipatutako finka jabetza publikotik kentzea eta erabilera lagatzea Estatuko Administrazio Orokorrari, eraikin horretan Eskola Judiziala ezartze aldera.

Eraikinaren erreforma eta birmoldaketa Generalitatak egin zuen, eta 1997ko otsailaren 18an, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak eta Generalitateko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten finkaren erabilera-lagapena formalizatzeko eta berau Kontseiluaren esku jartzeko. Lagapena doakoa da eta hogeita hamar urteko eperako. Akordioan ezartzen da higiezina Eskola Judizialaren egoitza hartzera bideratuta egoteari utziz gero, automatikoki Generalitaterako izango dela berriro.

Azkenik, finka Kontseiluari uzteko akta 1997ko abenduaren 22an sinatu zuten Kontseiluak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, eta une horretatik higiezina jabetza publikoan sartu zen eta Kontseiluak onartu zituen jabari publikoko eskumenen gauzatzea higiezinari dagokionez, baita haren administrazioari eta zaintzari dagokionez ere.

Ekipamenduaren eta lehenengo instalazioaren lanak nahiz gastuak (higagarriak salbu) Generalitateak ordaindu zituen. Kontseiluak ordaintzen ditu eraikinaren eta instalazioen gastuen % 100, inauguratu zenetik, bere aurrekontuaren kargura.

4.- José María Lidón Dokumentazio Judizialeko Zentroa.

JABETZA: EUSKO JAURLARITZA

ERABILERA-LAGAPENA KONTSEILUARI.

JABETZA PUBLIKOKO ONDASUNEN LAGAPENA ARAUTZEN DUEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARAUDIAN EZARRITAKO GEHIENEZKO EPEA.

Donostiako Justizia Jauregia, 2.027 metro karratuko azalera.

1996ko uztailaren 31n egindako bileran, Kontseiluko osoko bilkurak onartu zuen berrestea Eskola Judizialaren Batzordearen aldez aurreko akordio bat, Donostian ezartzeko Dokumentazio Judizialeko Zentroaren egoitza.

1996ko urrian, Auzitegi Goreneko eta Kontseiluko presidenteak eta Euskadiko lehendakariak hitzarmen bat sinatu zuten Donostian ezartzeko Kontseiluaren Dokumentazio Judizialeko Zentroa.

Hitzarmen horren bertutez, Eusko Jaurlaritzak baimendu zuen Donostiako Probintzia Auzitegiaren Jauregiaren hirugarren eta laugarren solairuen erabilera-lagapena dohainik egitea Kontseiluari, eta, dokumentazio-zentro gisa erabiltzeko eta bere eskumenen arloan garatzea egokitzat jotako beste edozein jarduera garatzeko beharrezkoak diren beste zeinahi espazio gaitzea. Jabetza publikoko ondasunen lagapena arautzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako gehienezko eperako egin zen lagapena.

Behin-behinean eta aldi baterako, eta higiezinean beharrezkoak ziren egokitze-lanak egin arte, Erreparazioko Amak izeneko eraikineko bi solairu laga zitzaizkion Kontseiluari. Eraikin hori erabilera judizialetarako zen eta Auzitegiari berari atxikita zegoen.

Eusko Jaurlaritzak onartu zuen bi eraikinetako lanen finantzazio osoa,eta instalazioak altzariz hornituta eta zuzen funtzionatzeko entregatzeko beharrezkoak ziren gastuak ordaindu zituen. Kontseiluak ordaintzen ditu eraikinaren eta instalazioen gastuen % 100, inauguratu zenetik, bere aurrekontuaren kargura.

5.- Profesor Manuel Broseta Pont Prestakuntza eta Ikasketa Juridiko-Ekonomikoen Zentroa.


JABETZA: VALENTZIAKO GENERALITATA.

OKUPAZIO- ETA ERABILERA-BAIMENA KONTSEILUARI.

HAMAR URTE.

Valentziako Justizia Hirian dago. Azalera:

2003ko apirilean, Kontseiluak eta Valentziako Autonomia Erkidegoko gobernuak hitzarmen bat sinatu zuten prestakuntza- eta ikasketa juridiko-ekonomikoen foro bat sortzeko, arlo horretan erkidego horretan Kontseiluak ikasketen zentro iraunkor bat ezartzearen aurreko pauso gisa.

Urte horretako azaroan sinatu zuten akordioa, eta, horren bidez, Generalitat horrek Kontseiluari baimentzen zion Valentziako Justizia Hiriko bosgarren solairua doan eta hamar urterako (2003ko azaroaren 10etik aurrera) okupatzeko eta erabiltzeko, prestakuntza-zentroaren egoitza gisa. Akordioa 2013an berritu zen.

Baimendutako erabilerarako eremua egokitzeko beharrezkoak ziren lanak, zentroak funtzionatzeko beharrezkoak ziren zenbatekoak (informatika, telefonoak, altzariak) eta zentroaren mantentze-lanak eta konponketa-lanak Kontseiluaren kargura izan ziren, eta mantentze-lanak Generalitataren Justizia eta Administrazio Publikoetako Kontseilaritzaren aurrekontuen kargura izan ziren.

Kontseiluaren inbertsioa: 446.924,75 euro.

6.- Ingurumeneko Prestakuntzaren eta Ikasketen Foroaren egoitza, Andaluzian.

JABETZA: ANDALUZIAKO JUNTA.

ERABILTZEKO BAIMENA.

FOROAREN BEHIN BETIKO EGOITZA OSATU ARTE.

Cartuja de Santa María de las Cuevas Monasterioko A eraikinean dago, Sevillako La Cartuja uhartean. Azalera: 104,26 metro karratu.

2003ko uztailaren 3an Kontseiluak eta Andaluziako Juntak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten INGURUMENEKO PRESTAKUNTZAREN ETA IKASKETEN FOROA sortzeko ANDALUZIAN, ikasketen zentro iraunkor bat osatu aurreko pausu gisa.

2004ko apirilaren 14an egindako bileran, Kontseiluko osoko bilkurak onartu zuen Kontseiluaren eta Juntaren arteko akordio-proiektua. Hain zuzen, proiektu horren bidez, Juntaren Justizia eta Administrazio Publikoetako Kontseilaritzak baimentzen dio Kontseiluari Cartuja de Santa María de las Cuevas Monasterioko eraikinaren zati bat erabiltzea arestian aipatutako foroaren behin-behineko egoitza gisa. Akordioa maiatzaren 10ean sinatu zen.

2005eko martxoan inauguratu zen eta ingurumenaren arloan epaileentzako eta magistratuentzako hainbat prestakuntza-jarduera egin dira bertan.

Kontseiluaren inbertsioa: 122.404,00 euro.

7.- Epaileen eta magistratuen prestakuntza-jardueretarako zentroa, Arrecifeko Justizia Jauregian gaitua.

JABETZA: KANARIETAKO GOBERNUA.

ERABILTZEKO BAIMENA.

2006ko urriaren 5ean, Kontseiluaren eta Kanarietako Gobernuaren Presidentzia eta Justizia Kontseilaritzak lankidetza-akordio bat sinatu zuten Kontseiluak Arrecifeko Justizia Jauregia erabiltzeko Lanzaroten Kontseiluak eta Kanarietako Gobernuaren artean 1996an sinatutako hitzarmena gauzatzeko egoitza gisa epaileen eta magistratuen prestakuntza jarraituaren arloan.

Aretoa Lanzaroteko Arrecifeko Epaitegien eraikinean dago –Rambla Medular kalean, Aragón kalearekin izkina egiten du–; ehun eta berrogeita hamahiru metro erabilgarri ditu eta eraikin horretan garatzen dira Lanzaroten egiten dira prestakuntza jarraituko jarduerak.

Egin beharreko lanak Presidentziaren eta Justiziaren Kontseilaritzaren kargura egin ziren, eta zentroak funtzionatzeko zenbatekoak, hala nola terminal informatikoak eta telefonikoak, bulegoko materiala eta altzariak, eta zentroaren mantentze-lanak eta zaintza Kontseiluaren kargura izan zen.

Kontseiluaren inbertsioa: 70.000,00 euro.