Europako Epaileen Aholku Batzordea

Europako Epaileen Aholku Batzordea (CCJE) Europako epaileen independentzia eta inpartzialtasuna indartzeko neurriei buruzko 1. Ebazpena betetzean eratu zen. 1999ko ekainaren 17an eta 18an Chisinaun (Moldavia) Europako Justizia Ministroek egindako XXII. Konferentzian onartu zen ebazpena.

Ebazpen hartan, batetik, epaileen rola indartzeko ekintza-programa globala ezartzea erabaki zen, epaileei galdetuta idatzi beharko litzatekeena. Bestetik, Europako Kontseiluan epaileek osatutako aholku-batzordea ezartzea erabaki zen, helburu bikoitzarekin:

  • programan identifikatutako lehentasunei dagozkien jarduerak egikaritzeko laguntza ematea.
  • eta zuzendaritza-batzordeei (Steering committees) aholku ematea Europako Kontseiluaren legezko tresnak eguneratzeari buruz.

Europako Kontseiluko estatu kide guztiek ordezkaria dute Batzordean, hitza eta botoarekin. Halaber, Europako Batzordeak, Batasuneko Kontseiluak, herrialde behatzaileek eta herrialde hautagaiek parte hartzea aurreikusten da, boto-eskubiderik gabe bada ere.

Kontseiluaren erreferentziako baldintzen arabera, ordezkariak jardunean dauden eta euren herrialdeko sistema judiziala ondo ezagutzen duten epaileen artean izendatu behar dira. Bestalde, positibotzat joko da epaileen independentzia edo inpartzialtasuna bermatzeko ardura duen organo edo aginte nazionala izendatzeko prozesuan parte hartzea.

Kontseilua Ministro Batzordearen aholku-organo gisa sortutakoa da, epaileen independentziari, inpartzialtasunari eta gaitasun profesionalari dagozkien kontuei buruzko iritziak emanda, bigarrenaren barruan ekimen erkideak aurrera eramateko oinarri gisa balioko dutenak.

Kontseiluaren funtzionamendua erreferentziako baldintzek arautzen dute, bi urteko idarraldia dutenek eta Ministro Batzordeak ezarritakoek. Baldintza horietan xedatzen da zer jarduera -mota egin behar duen eta zer gairen gainean. Xede horretarako, Batzordeak lantaldeak sor ditzake eta espezialisten txostenak bildu.

Kontseiluak lehendakaria, Osoko Bilkuraren saioak zuzentzen dituena, eta lehendakariordea ditu. Idazkaritza Legezko Lankidetza Zuzendaritzaren eskuetan dago, Europako Kontseiluaren 1. Zuzendaritza Orokorraren (Lege Gaiak) barruan. Idazkaritza arduratzen da Batzordearen bilerak antolatzeaz eta haren lanak prestatzeaz,  Batzordean xede horretarako eratutako Lantaldearekin batera.

CCJEren jardueraren ageriko emaitzarik garrantzitsuena urteko osoko bilkuran txostenak egitea, eztabaidatzea eta onartzea da.

This Content Component encountered an error