Iberius

Iberius

Informazio eta Dokumentazio Judizialaren Sare Iberoamerikarra, Iberius, informazio eta dokumentazio juridikoaren esparruan elkarrekiko laguntza, adostasuna eta lankidetza komunitate moduan definitua izan zen. Hasieratik ez zen komunitate birtual baten moduan sortua izan (Interneteko Sare bat gehiago izateak ez zen definitzen zuena), lankitza komunitate erreal bat izatea baizaik.

Baina, gainera, egitura egonkor eta profesionalizatuen bidez informazio juridikoaren esparruan Botere Judizial nazionalak indatzeko beharrizanetik abiatzen zen, hau da, Dokumentazio Zentruen bidez, egonkortasuna, informazioaren kalitatea, honen etengabeko gaurkotzea eta Proiektua beraren iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin.

Eta hau izan zen bera osatzen duten bi osagarriren definizioa markatu zuena:

1. Sarearen beraren Proiektua.

2. Dokumentazio Zentruak indartu edo sortzeko Proiektu nazionalak.

Beraz, izaera orokorrarekin eta iraunkorra izateko nahiarekin Dokumentazio Zentru Judzialen Sare Iberoamerikarra sortzean dataza. Zeinean Dokumentazio Zentruak informazio juridikoa eskuragarri izatea errezten den, sistematizatzen, kudeatzen eta prozesatzen den.

Baina, Sarearen iraunkortasuna bermatzeko; baita informazioaren kalitatea eta etengabeko eguneratzea, Dokumentazio Zentruen sorrera planteatzen da, existitzen ez diren lurralde horietan, edo sortuta daudenen indartzea. Web ataria eta Proiektua tresna eta baliabideak dira.

Informazio gehiagorako:

http://www.iberius.org