Informazio orokorra

Esparru honetan Nazioarteko Harremanen Zerbitzuaren jarduera nazioarteko lankidetza eta laguntza judizialen lanetan bitartekotza egiten eta errezten saiatzen da, hainbat naziotan hedatutako elementuak dituzten prozesu judizialei dagokienean, inplikatuta dauden organo jurisdikzional espainiar eta atzerritarren erantzunean azkartasuna eta eraginkortasuna hobetuz, Justiziaren gauzatze hobea lorzeko helburuarekin.

Sail honetan gauzatzen diren jarduerak ondoren eran multzatzen ahal dira:

  • Nazioarteko laguntza judiziala errezteko jarduerak.
  • Barne eta kanpo lankidetzako sareekin erlazionatutako jarduerak.
  • Gertaerak eta Diru laguntzak.

1) Nazioarteko laguntza judiziala erreztea.

Hau Nazioarteko Harremanen Zerbitzuari araudiz dagokion oinarrizko lanetako bat da. Honekin epaitegi espainiar guztiei babes zuzena eman nahi zaie, hainbat naziotan hedatutako elementuak agertzen diren prozesu horietako nazioarteko jurisdikzioaren mugaketaren aspektu anitzetan, lankidetza judizialaren tresnen aplikazioan, nazioarteko zuzenbide pribatuan eta zuzenbide atzerritarrean. Jarduera honen jasotzaileak epaile eta magistratu espainiarrak izateaz gain, baita beste lurraldeetako epaile eta magistratuak ere, eta baita gai honekin erlazionatutako beste eragile juridiko ez judizialak ere.

Funtzio honen jardutean anitzak dira gauzatzen diren jarduerak, horien artean ondorengoak azpimarratu behar dira:

  • Organo judizial espainiarrek nazioarteko laguntza judiziaren jardueretako bat gauzatzen dutenean sorostea.
  • Bitartekotza aktiboa. Erreguzko mandatuen parte hartzea suposatzen du, dagoeneko jaulkita dagoena edo prestaketan dagoena, erreguzko mandatuaren gauzatze eta jaulkipeneko organoen jarduerak koordinatzeko helburuarekin, erreguzko mandatuaren agiria zein gauzatzea jaulkipeneko Estatuaren eta gauzatzearenaren prozedurazko legedira egokitzen dela lortzeko jaulkipeneko organoaren eta gauzatzearenaren artean bitarteko izanik.
  • Nazioarteko laguntza judizialaren eskariak azkartzea.
  • Europar Batasuneko Zuzenbidearen ezagutza eta aplikazioan epaile eta magistratu espainiarrak babestea.

 

2) Barne eta Kanpo Lankidetzako Sareak

Nazioarteko lankidetza judizialaren esparruan lankidetza judizialaren sareek geroz eta paper garrantzitsuagoa jokatzen dute. Hauek izaera bikoitzeko tresna moduan ikusten dira, dagokigun sailen lankidetza beharrizanen eta tresnen informazio zehatz eta zuzena jasotzea ahalbideratzen duelako, eta aldi berean, sarean barneratuta dauden lurralde ezberdinetan lankidetzaren arduradunekin kontaktu zuzen eta pertsonalen existentzia bermatzen duelako; era honetara informazioa jasotzeko eta arazoak sortzen dituzten gaiak konpontzeko komunikabide zuzenak daude.

BJKN-ak Sare hauentan parte hartze aktiborako joera argia dauka, Epaitegi eta Auzitegiekin bere konexioa zuzena delako. Orain arte barneratuta aurkitzen den sareak hiru direlarik:

Barneko mailan paper garrantzitsu bat Judizial Espainiarrak (REJUE) jokatutakoa da, honen misioa lankidetza jurisdikzionalaren eskariak egoki betetzeko eta ongi igortzeko eskatzen duten organo judizialei beharrezko laguntza guztia eskeintzea da. Honekin batera, REJUE osatzen dutenek Zibil eta Merkataritzako Europar Sare Judizialaren, Penaleko Europar Sare Judizialaren, IberRed-en eta existitzen diren antzeko izaera duten beste erakundeen edo etorkizunean sortzen ahalko direnen kontaktu Puntuei babesa emateko misioa betetzen dute. Azkenik, nazioarteko lankidetza judizialaren gaietan formazio eta ikerketa misioa ere badaukate.

Europar Batasuneko Zuzenbideko Espezialisten Sarea (REDUE, gaztelaniazko siglen arabera) REJUEren premisa berberen arabera sortu zen, eta Espainiako karrera judizialeko kide guztiei Europar Batasuneko Zuzenbidearekin lotutako gai guztietarako behar bezalako laguntza eta beharrezko informazioa eman nahi die, arreta berezia jarrita arazo prejudizialen planteamenduari. Sei dibisio daude, eta horiek jarduketa-eremuak estaltzen saiatzen dira:

  1. Zuzenbide zibila (eta kontsumo-zuzenbidea eta askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua lankidetza zibilaren eremuan).
  2. Merkataritza-zuzenbidea (lehia-zuzenbidea, eta jabetza intelektuala, industriala eta merkataritzakoa).
  3. Zigor-zuzenbidea (askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua zigor-lankidetzaren eremuan).
  4. Administrazio-zuzenbidea (eta zerga-zuzenbidea).
  5. Zuzenbide soziala (lanekoa eta gizarte-segurantzakoa).
  6. Europar Batasuneko Zuzenbidearen alderdi orokorrak.

 

3) Gertaerak eta Diru laguntzak

Nazioarteko lankidetza judizialaren gaian epaile eta magistratu espainiarren parte hartze eskatzen dituzten gertaerak asko dira, bai beraien bertaratu moduan, baita txostengile-aholkulari moduan, edo Nazioarteko Harremanen Zerbitzua kudeatzeko lan taldeetan parte hartzen duten kide bezala.

Aldi berean eta diru laguntzarako ate anitzak irekita dauzkaten erakunde askorekin nazioarteko mailan BJKN-tik dagoen kontaktu zuzena dela eta, Nazioarteko Harremanen Zerbitzutik BJKN-ren barneko mailan hauen existentzia hedatu egiten da, bere arduradunek (barne erabakirako beraien prozesuaren ostean) hauetara sartzeko aukera eta jatorria erabakitzeko.